Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

ATOTXA

 

 

Andre oso zahar bat

geratu zait begira gaur

elizara sartzera zihoala

 

makur-makur gorputza, ilea

laino saretu baten tankeran

 

—bere zer geratzen da nigan?—.

 

Organo hotsa heldu zait

gizon batek atea ireki

dionean. Eta oihartzuna:

 

non bilatzen dudan nik

berak han topatzen duena.