LEKUA
Inork ez nau ikusten orain
eta denei begira nago ni
begietan teilatuak
surflariak uretan
ahuntzak atzeko belarretan
behar den lekuan nago
daukadan denbora bakarrean
eta lekuko gorde baten kera dut
beste animalia gazte bat
etorkizunaren atze-oihalean.