Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

KEA

 

 

Maialeni

 

 

Larunbat gaua. Erruz ari du euria kalean

eta hozten utzi dugu afaria aurrean.

Gazte saldoa jai bila inguruan,

eta zu estu: Zertarako egiten dugu?

 

Zergatik ez?, erdiz etsita, erdiz pozik nik.

Irribarrez zaude begira, baina serio

ari zara eta ohartu naiz ez dudala

orain bare zaitzakeen erantzunik

 

—nerabe hutsak ginen hasi ginenean—.

 

Kezka duzu noraino ote den dena ke,

ea egiaz gozatuko dugun inoiz honetan;

are, ez garenean saiatzen behar beste,

idazteaz hitz egiten dugunean, idatzi beharrean.

 

Komunera altxatu zarenean, ordea, pentsatu dut

hamar urte barru berdin egongo garela eta

lasaitzen nau. Orduan ere lorpenez eta galerez,

ordu eta erdiro ardo bana ateraz biontzat.