Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

IKUS ZAITZAKET

 

 

Zebra-bidea zeharkatzen

ikusi zaitut gaur, txapela tinko

eskuak bizkarrean lotuta

ondo markatuta galtzetako arraia

 

eskuak bolantean

urratsez urrats jarraitu zaitut:

zeu izan zintezkeen eta

bihotzak buelta erdi eman dit.

 

Zure anaia zen ordea

hamabi senideetan aurrena joan zinen

eta haiengan ikus zaitzaket

lurrari itsatsitako pausoetan

 

nola garai baten azkenak zareten

eta joan ahala zuekin daramazuen

—nirea ez izanagatik,

ni ere egin nauen— mundu bat.