Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

AITAREN KANTUAK

 

 

Save your illusions.

Robyn Hitchcock

 

 

Bere gitarren hotsa

entzun zitekeen

ganbaratik behera

neguko arratsaldeetan

 

bibrazio bat

eskaileran

 

talde ugari etxekotu dizkit

ikusi ditugu elkarrekin

baina bada igo ezin dudan

horma bat

bere kantuen mundura

 

ez dakit zeinek ezarria

ez dakit zer babesteko

 

ibiltzera atera naiz

bere Ipoda hartuta

—etxekoak loarinean—

eta orduan entzun dut kantuan

10.634 pisten artean

—hain larri beti tonu altuetan—

 

nire zortzi urteko ahotsa

beste grabazio baten erdian

 

partekatu dugu

melodietarako izpiak non bildu

hizkuntza nola limurtu

 

baina iheskor bihurtzen zaizkigu keinuak

eta urrats erdiak atzera hasten gara

 

elkarrengandik arrotz zaiguna

bere horretan

nork bere hormaren aldean

dantza baldarrean utziz.