Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

ZURE JENDEA

 

 

Juliani

 

 

Gertukoegia ere ez zara izan

eta badakit premia larririk banu

zuen etxeko atea joko nukeela

gertuagoko askorena baino lehen

 

hori pentsatu dut hil zarela jakitean

—beste ezerk baino gehiago esan dit—.

 

Asko batu gara beilatokian,

ez dut kasik inor ezagutu

eta izan du ederretik, dena den:

gu izan gara zure jendea.

 

Itzuleran lanbroa,

industrialdearen argi herdoila bidean.