Poesia kaiera
Poesia kaiera
Anna Akhmatova
itzulpena: Josu Landa
2022, poesia
64 orrialde
978-84-17051-95-2
Anna Akhmatova
1889-1966
 
 
Poesia kaiera
Anna Akhmatova, 2022

Bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izan zen Anna Akhmatova. Zenbait adituk akmeismo izeneko mugimendu literarioan sailkatu izan dute; ordura arteko sinbolismoaren kontrakarrean, poesia lurtarragoa egin nahi zuten akmeistek, hitzaren artisautzat jota beren burua, eta Akhmatovak ere hizkera poetiko konkretua eta gardena hautatu zuen. Ohiko samarra den gisan, amodio-desamodioez eta intimotzat jo ohi diren beste gai batzuez idatziz urratu zuen bidea. Ordea, San Petersburgoko Tsarskoie Selo aristokrata-auzoan pasatutako gaztaro pindartsuaren eta hasierako arrakastaren ondoren, errotik aldatu zitzaion bizimodua Urriko Iraultzaren ostean, eta beste zidor batzuk hartu zituen halabeharrez haren poesiak ere. Hein handi batean, heriotza, pairamendua, memoria eta dolua gailendu zitzaizkion (edo batu, nondik begiratzen zaion) maitasunaren gai ardatzari. Bere bi poema nabarmenenak dira Requiema, espetxe baten aurrean semearen berri jakiteko ilaran zain zegoela inspiratua; eta Heroirik gabeko poema, formaren nola edukiaren aldetik konplexuenetako eta sailkagaitzenetako bat.