Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
AUDEN-EN LANAK
1928: Stephen Spender, Audenen lagunak edizio pribatu bat argitaratu zion: Poems.
1932: Irakasle lanean ihardun bitartean plazaratu zituen The Orators eta beste hogeitamar poema labur, eta hurrengo urtean The Dance of Death antzezlana.
1934: Poems liburuaren argitalpena Estatu Batuetan, The Orators eta The Dance of Death barnean direla.
1935: Christopher Isherwood idazlearekin batera idatzi eta kaleratu zuen The Dog Beneath the Skin antzezlana. GP.O. Film Unit-entzat script eta zuzendari laguntzaile lanetan aritu zen.
Thomas Mann idazlearen alabarekin ezkondu zen, Erika Mann-ekin, honek nazionalitate britainiarra lortu ahal izateko.
1936: Look, Stranger! argitaratu zuen (Estatu Batuetan On this Island titulua izango zuena), eta baita ere The Ascent of F6, azken hau Isherwoodekin batera idatzia.
1937: Louis MacNeice poetarekin Islandian izan ostean, Letters from Iceland argitaratu zuten bien artean.
1938: Txina, Japon eta Estatu Batuetan barrena Isherwood-ekin batera bidaiatu ondoren, plazaratu zuten On the Frontier.
1939: Bigarren Mundu Gerra bastear zelarik, New Yorkera joan zen Isherwoodekin. Han kaleratu zuen Journey to a War.
1940: Another Time.
1941: The Double Man.
1944: For the Time Being.
1945: The Collected Poetry liburuaren argitalpena, gero 1950ean Collected Shorter Poems 1930-1944 izenburua hartuko zuena edizio ingelesean.
1947: The Age of Anxiety.
1951: Chester Kallman-ekin batera idatzi zuen The Rake's Progress libretoa, Stravinsky-ren musikan oinarritua. Nones argitaratu zen.
1955: The Shield of Achilles.
1960: Homage to Clio.
1961: Stuttgart-en estreinatu zen Elegy for Young Lovers, Kallmanekin batera idatzitako libretoa, Hans Werner Henze-ren musikan oinarritua.
1962: The Dyer's Hand.
1965: About the House.
1966: Salzburg-en estreinatu zen The Bassarids libretoa, Kallmanekin idatzia, Werner Henzeren musikan oinarritua.
1968: Collected Longer Poems eta Secondary Worlds.
1969: City Without Walls.
1970: A Certain World.
1971: Academic Graffiti.
1973: Brussela-n estreinatu zen Lover's Labour's Lost libretoa, Kallmanekin idatzia, Nicolas Nabokov-en musikan oinarritua.
Forewords and Afterwords argitaratu zen.
Irailaren 28ko arratsean Viena-ko Palais Palffy aretoan eskaini zuen azkeneko poesia errezitala. Biharamunean hil zen.
1974: Hil baino lehen idazten ari zen liburua plazaratu zen: Thank You, Fog.