Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

DIENZEFALOARI ODA

 

Nola izan haiteke hain zakarra? Kaskezur berean

milaka urte elkarrekin igaro ondoren, ziur

badakiala dagoeneko Ni kortikal hori

    gezurti konpulsiboa dela.

 

Ez dik inoiz irakatsi, agi denez, piku hostoez

edo suaz edo goldeez edo mahastiez edo poliziez,

giltzapetzeak eta kuzkurtzeak ezin lurperatu dituela

    hiritar baten arazoak.

 

Egunero asaldatzen gaituztek fobia hogengarriek,

ameskaiztoek non gutaz trufaka ari diren eta autobusa ihesi doan,

baina oilo-azala, bihozpilpirak, atsekabeak

    ez hituzke horietaz harrituko.

 

Benetan hire laguntza behar dugunean, ez hago.

Sikira tronpetak gudara deitzean,

beren giharreak agindu larriz joko bahitu

    ZART LUNBAGOA!