Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
HERIO ONDOAN ERREZITATZEKO
Jaun-andreok, burutu duzue progresorik nabarmenena,
Eta progresoa, konforme, bedeinkazioa da;
Aparka daitekeen baino auto gehiago egin duzue,
Soinuaren muga hautsi, eta berehalaxe
Musika-kutxak paratuko bide dira Ilargian:
Baina mesedez, gogora ezazue, oroz gainetik,
Ni, Herio, beti izan eta izanen naizela Kosmokrata.
Gazte eta ausartekin libertitzen naiz, nik nahieran,
Mendizalearen urratsak harri pitzatuaren gainean,
Itsaskirriak daramatza igerian dabiltzan mutikoak,
Beso lokartura doa armiarmaren ziztada:
Beste batzuekin itxoiten dut zahartu arte
Nire apetaren arabera eragin aurretik
Koronaria hari, tumorea honi.
Zabala naiz erlijio eta arrazekiko;
Zerga-aitorpena, mailegua, anbizio soziala
Bost axola niri. Buruz-buru topo eginen dugu,
Zure medikuaren botika eta gezurren gainetik,
Beztitzailearen eufemismo garestien gainetik:
Westchester-eko emaginak eta Bowery-ko arloteak,
Biek ere nik jotako airera dantzatuko dute.