Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
HIRITAR EZEZAGUNA
Estatistika Bulegoak aurkitu zuen
Ofizialtasunarekin arazorik ez duten horietakoa,
Eta bere portaerari buruzko txosten oro bat dator,
Modaz pasatako hitzaren zentzurik modernoenean, santua zen,
Egin zuen guztiaz Komunitate Garaiena zerbitzatu baitzuen,
Guda garaian ezik, erretiratu zen arte
Lan egin zuen faktorian eta ez zuten inoiz bota,
Bete egin zituen nagusien gogoak, Fudge Motors Inc.
Ez zen eskirol edo arraro bere ikuspuntuetan,
Sindikatuko txostenetan zorrak pagatzen zituela zioen,
(Guk sindikatuan bildutako txostenen arabera oro artez zeukan).
Izan ere, gure Gizarte-Psikologia ikertzaileek aurkitu dute,
Entzutea zeukala eta poteatzea laket zitzaiola.
Kazetaritza ziur da egunero erosten zuela egunkaria
Eta iragarkien aurreko erreakzioak normaltzat jo daitezke.
Bere izenpeko polizek erabat aseguratuta zegoela frogatu dute,
Eta Osasun-txartelak eritetxean egon zela baina osatuta irten.
Ekoizpen-Sailak nola Goi-Mailako Bizitzak
Epekako-Ordainketaren zale zela adierazi dute,
Alegiaz ere, Gizon Modernoa izateko beharrezko guztia zuen,
Fonografoa, irratia, autoa eta hozkailua.
Gure Iritzi Publikoko txostenak urte sasoi bakoitzeko
Iritzi egokiak sostengatzen zituelakoz kontent dira;
Bake garaian, bake zale; guda garaian, hara joan zen.
Ezkondu eta bost umez ugaldu zuen biztanlegoa,
Genetistek diotenez kopuru egokia bere belaunaldiko guraso batentzat,
Irakasleenez, ez zen umeen heziketan inoiz sartu.
Aske ote zen? Zoriontsu? Galdera absurdoak:
Zerbait oker izan balitz, jakinaren gainean geundekeen.