Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

SUAK

 

Hara han! Bide urperatua kiribiltzen

Jauregi harresituetarantz.

Entzun! oilarraren garraisia

Bailara arrotzean.

 

Gu ote atleta bipilak;

Guk hasi beharko ote dugu lasterka

Orduan, lakio

Eta aztore odolzale artean?

 

Soinuadarra eskuadroi iluna

Erasora deitzen;

Gure gibeleko soinua

Glaziarretatik erditzen.

 

Kondairetan dena zen benazko,

Bai eta leku setiatuari eustea ere;

Baina ez gaude kondairan,

Ez gara benazko.

 

Ahuldadean, asko jota;

Edozein bide bihurritan barna

Trikuaren urrats ttikiez,

Edo arrainaren abiaduraz.

 

Garretan gauden tokira

Garratz dator ke urdina

Lorategiko suetatik:

Ongiaren baitan, osoa bada,

 

Ez dago traidore bikoitzik

Zorion eta bero egunetan,

Denboraren erritmo bikoitzik,

Bateginik azkenean.