Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
AGENTE SEKRETUA
Igaro-agirien kontrola zen, bazekien jakin,
Barruti berrirako giltza, baina nola erdietsi?
Bera, espioi trebatua, segadan zuen erorrarazi
Sasi gidariak, trikimailu zaharrez liluraturik.
Greenhearth primerako lekua zen urtegi baterako
Eta botere errazerako, geltoki batzuk hurbilago
Bultzatu zuten trena. Gor egin zieten telegramei:
Zubia eraikitzeke zegoen eta gatazka gertu.
Kale musikak atsegina dirudi asteak eta asteak
Desertuan emandakoarentzat. Urak esnaturik
Lasterka ilunbetan, maiz egin dio destaina
Gauari jadanik amestutako adiskideagatik,
Tiro egin dezakete, noski,
Aise bereiziz sekula elkartu gabeko bi.