Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

BAKARRIK

 

Maitale orok dauka teoria bat bere baitan

Bakarrik ala maitalearekin egoteak

sortutako samin ezberdinen inguruan:

 

Halaxe, ametsetan, hezur-mamizko kuttuna du

Zentzuen benetako kilikatzailea, esna ordea,

Bere baitan duen simulakroa zaio agertzen.

 

Narzisok ez du ezezagunagan sinesten;

Lakuko bere irudia ez dezake besarka

Harik eta bakarrik dagoela onartu arte.

 

Haurra, urjauzia, sugarra, harria, ordea,

Maltzurkeriaz kanpo daude beti,

Eta unibertsoa beraiena delakoan daude.

 

Adinduek, Proust-ek bezala, maitasuna

Gezur subjetibotzat hartzeko joera dute beti;

Zenbat eta maitatzenago, orduan eta bakarrago.

 

Dugun ikuspegia dugula, jakitekoa litzateke

Zergatik desio duen maitale orok beste

Edozein bestetasun motarik sortzea:

Agian, izan ere, ez gaude sekula bakarrik.