Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

JAUZI EGIN BEGIRATU AURRETIK

 

Arrisku grinak ez du desagertu behar:

Bidea motz eta aldapatsua da benetan,

Hemendik begiratuta leuna badirudi ere;

Nahi baduzu erreparatu, baina egin egin beharko duzu.

 

Gizon burutsuek lo arina dute eta

Eroak begira ditzazkeen legeak hausten dituzte;

Ez da usadioa, baizik eta beldurra

Desagertzeko joera daukana.

 

Multzo lanpetuaren ahalegin kezkatuak,

Zikinkeriak, zehaztasun ezak, eta garagardoak

Ateraldi zorrotz gutxi sortzen dituzte urtero;

Ahal baduzu barrez lehertu, baina egin egin beharko duzu.

 

Jazteko egokitzat dauzkagun arropak

Ez dira sentibera ez merkeak izanen,

Harik eta ardien gisa bizitzea onartu

Eta desagertuak aipatzen ez ditugun arte.

 

Askori dei diezaiekegu plaza-gizon,

Baina han inor ez dagoelako poztea

Tamalgarria baino negargarriagoa da;

Inor ez dago begira, baina egin egin beharko duzu.

 

Hamar mila fathom [1] sakoneko bakardadeak

Eusten dio gaudeneko ohantzeari, ene maitea:

Nahiz nik zu maitatu, egin egin beharko duzu;

Gure babes-ametsak desagertu beharra dauka.

 

[1] Fathom: itsas sakonera neurtzeko marinelek erabiltzen duten neurrigaia; 1'8 metro inguru.