Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
HISTORIA IZAN DADILA ENE JUJE
Egin genituen ahal ziren prestakuntza guztiak,
Konpainia zerrendak idatzi,
Etengabe berregin genituen kontuak
Eta etxaldea alokatu,
Espediente-agindu oro eman genuen
Afera antzeko hartan:
Gehienak, espero bezala, esaneko ziren,
Nahiz, jakina, marmarrak izan;
Oroz gain gure ihardueraren aurka
Gure iraintzeko eskubide zaharra:
Errebolta-saio gisako batzuk ere bai,
Baina umekeriak baino ez.
Zeren ez baitzaio inori
Benetako okerrik gertatu inoiz,
Ez baitzegoen bizitzerik
Irabazten ez bagenuen.
Orokorrean onartu ikuspuntuek
Estakururik ez dela erakusten dute,
Nahiz azken ikerketen argitara
Askok arrazoia
Aparteko izu era batean aurkitu;
Beste batzuk, maltzurragoak,
Hasiera hasieratik azpimarratzen dute
Okerraren posibilitatea.
Guri dagokigunez,
Ohorea geratzen zaigu gutxienez,
Eta gure ahalmenak azkenarte gordetzeko
Bidezko mentura.