Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

MUSÉE DES BEAUX ARTS

 

Ez ziren sufrikarioarekin inoiz erratu

Maisu Zaharrak: Zeinen ongi ulertu zuten

Giza izaera; nola jazotzen den

Beste norbait jaten edo leihoa irekitzen edo asperturik oinez dabilen artean;

Nola, adinduak adeitsu, pasional

Jaiotza miraritsuaren zain daudenean, badiren beti

Gertakaria bost axola zaien umeak, basoaren

Ertzeko urmaelaren gainean irristaka:

Ez zuten sekula ahantzi

Martiritza ankerrak ere baduela bere amaiera

Izkina batean edonola, leku zitrinen batean

Non zakurrek bizi zakurra bizi duten eta torturatzailearen zaldiak

Atzealde errugabea arbolaren kontra igurtzitzen duen.

 

Brueghel-en Icarus-ean, esaterako: nola oro

Bare-bare aldentzen den hondamenditik; goldatzaileak

Baliteke zaplastada entzun izana, garraisi etsia

Baina ez dauka porrot handitzat; eguzkiak behar bezala

Dirdir dagi ur berdeetan zirriborratzen diren hanka zurietan

Eta bapore balios eta delikatuak, ikusi beharko zukeen

Zerbait estonagarri, mutiko bat ortzetik behera erortzen,

Baina badauka helbururik eta jabal nabigatzen du.