Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

NOR DA NOR

 

Bizitzak emanen dizkizu gorabehera apurrak:

Aitak jotzen zuela-eta, ihes egin zuela,

Zein ziren bere gaztaroko gatazkak, zein egintzen bidez

Bihurtu den gaur egungo Urliarik handiena:

Borrokatu zuela, arrantzan aritu, ehizatu, gau osoan lan egin,

Zorabioak jo arren mendi berriak igo; itsaso bati izen eman:

Azken ikertzaileek idatzi ere idatzi dute

Garagardotan ito zituela maitasun kontuak zuk eta nik bezalaxe.

 

Ohorez gainezka, bizikide batengatik

Diote kritiko harrituek, egiten zuen hasperen;

Trebeki egiten zituen etxe inguruko lantxoak

Eta besterik ez; egin zezakeen txistu; lasai eseri

Edo lorategian ihardun, erantzun egin zituen

Bere eskutitz luze bezain zoragarriak, gorde, ordea, baterez.