Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
HITZAK
Esaera ahoskatu batek mundu bat agertarazten du
Non esan bezala gertatzen baitira gauza guztiak;
Duda egiten dugu hizlariaz, ez entzundako hizkuntzaz:
Hitzek ez dute hitzik egiazko ez diren hitzendako.
Sintaxian, horratik, argia izan behar da;
Batek ez dezake sujetua erdibidean alda,
Ez belarria gozatzearren tensio uneak muda:
Zorigaitz istorioak dira Arkadiako ipuinak ere.
Baina esamesaka jardun nahiko bagenu une oro,
Hoberenera egindakoak ez ote lirateke fikzio,
Edo neurtitz errimatuetan xarma bagenu xede,
Ez ote litzateke gure patua hitzezko menturaz azalduko,
Baserritarrak pantomima dantzatokiaren erdian bezala
Edo zalduna bere bilaketaren bidegurutze bakartian?