Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
MODELOA
Idazkera edo esku eta aurpegien irakurketa itzulpen lana
Izan ohi da gehienbat, gizon atsegina
Askotan seduzitzailea
Delakoz edo, neskattoa gelditzeko eska diezaioten
Irrikitan egon daiteke;
Baina andere zahar horren gorputzak berez erakusten du haren gogoa;
Rorschach [1] edo Binet-ek [2] ezer gutxi erants dezakete,
Ongi eta bizirik dago, ergel batek ere ikus lezake hori;
Ezen batek larogei urte dituenean
Gutizia arrastorik apurrena ere
Nahikoa baita gaisotzeko
Eta desesperazio ukitu bakarra instantean da fatala:
Behin hiriak txanpaina bere zapatan edan omen zuela,
Eliz-esparruetan itzal handiko
Umezain izan zela, senarrak bera
Sasildu edo semea galdu zuela,
Huskeriak dira orain.
Gertatuak gertatu, iraun du; barkatu du; hemen da.
Pintoreak atsegin har dezake; anderea parke ingelesez hornitu,
Txinako arroz-soroz, auzune-eraikuntzaz;
Ortze argiz edo ilunez;
Atzean balusa berdea edo adreilu gorriko horma paratu.
Andereak konposatuko du hori dena,
Begiak giza-osagarri funtsezkoenetara gidatuz.
[1] Rorscharch: psikologo suitzarra (1884-1922); test bat asmatu zuen, gizakiak formak eta koloreak antzemateko duen moduan oinarriturik.
[2] Binet: psikologo frantziarra (1857-1911); adimen testak asmatu zituen.