Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

ERROMAREN ERORKETA

 

Olatuek kaiak inarrosten dituzte;

Zelai bakarti batean euria

Tren abandonatua astintzen ari da;

Legez kanpokoek mendiko kobak bete dituzte.

 

Liluragarri ernetzen dira gaueko soinekoak;

Zerga biltzaileak iruzurgile iheslariak

Persekutatzen ari dira

Hiri probintzianoetako hoditerietan zehar.

 

Magia errito pribatuek lotara

Bidali dituzte tenpluko prostitutak;

Literaturgile orok dauka

Lagun imaginario bat.

 

Caton [1] zerebrotonikoak

Goraipa ditzake Antzinako Disziplinak,

Baina Marinel gihartsuak

Mantenu eta soldatagatik matxinatzen dira.

 

Epela dago Zesarren ohe bikoa;

Bulegari xehe bat

EZ DUT NIRE LANA GUSTOKO

Idazten ari da paper arrosa ofizialean.

 

Ondasunik edo errukirik gabe

Hegazti ttiki hanka gorridunak,

Beren arrautza pikostadunetan eseririk,

Gripeak jotako hiriari beha daude.

 

Han nonbait, elurrorein saldo

Alimaleak miliarik milia

Goroldio urreztatuan zehar doaz

Isil eta arin.

 

[1] Caton: politikari erromatarra (k.a. 234-149); antzinako usadioak suspertzearen alde lan egin zuen, Greziako eraginaren aurka, uste baitzuen hauek zirela garai hartako lasotasuna eta ohitura zabarkeria ekarri zutenak.