Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
ALDERRAIA
Hondamendia edozein troka baino ilun eta sakonagoa da,
Edozein gizonen gainera eror daiteke
Udaberrian, egun desioz loreak sortzen,
Ansa limurtzen, elur zuria malkorretan behera,
Etxea utzi beharrean litzateke,
Ez da andere magalean sosega dezakeen hodei lezko esku leunik;
Eta gizon hori aintzina doa
Zaindariez harantzago, baso-oihanetan zehar,
Arrotz arrotzentzat, lehorgeko itsasoaz,
Arrainentzako etxeez, ur itogarriaz gaindi,
Edo berba bezain bakarrik eremuan barna,
Latsetan zehar
Txori harri-liluratzailea, txori urduria.
Burua erori zaio, unatua arratsean,
Eta amets du etxea,
Leiho barnetiko agurrak, ongietorri pankarta,
Maindire bakarraren azpian emaztearen musua;
Esnatzean ordea, ikusi du
Txori saldo ezezaguna, atetik gizon arrotzen ahotsak
Beste amodio bati ekinez.
Salbatu harrapaketa herratsutik
Tigrearen bapateko jauzitik edozein izkinatan;
Babestu bere etxea,
Bere etxe antsiatua erortzear dagoena,
Tximistatik babestu,
Izpil gisa hedatzen den galzoritik;
Zenbaki anabasa zehatz bilakatuz,
Ekarri bozkarioa, ekarri bere itzulera-eguna,
Zoriontsu datorren goizalbarekin, argi-urratzearekin.