Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

LOHADAR MAITATUAK BERRIRO

 

Primula elatior elatior lilitu berria

—zenbat aldiz, amets anbiguoetan—

mundua oraindik da

ederra hasieran.

 

Zenbat aldiz irudi horiek

hasierakoak, gehiegizkoak,

bizkarretik odoletan

gure ezpainetako odola etcetera.

 

Eta orain zure eskarmentua nire

haragi arean eroriekin.

Alanbreetan ileak, ezpainak gorri.

Eros esanez: hauxe zen, ai, hauxe zen.

 

Hogeita batgarren mendean hilko gara biok, laztana.

Gero ez dugu gehiago

elkar ikusiko.

Unibertsoa haziz eta haziz,

eta gure etxe txikian

ez da ia arroparik behar.