Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

E.H.

 

Eta hau eta hura, baina, ur hauek, hiltzera,

Tirrenora doaz, zure aho berdera ez

XVI. mendeko tenplu ederra menda zelaian

oi Dante, zuk esan al zenuen

“I only wanted to see you bathing in the purple rain”?

 

bada, niri egokitu zaidan gamelu honek

begi beltz sakon bi ditu

goizean eroan nau Erregeren

ehiza-hegazkinak ikustera zeru horian oi Dante

zu ez zara konbentzionala

zure aurpegiko krema, zure hobiko

belar mehearen gainera

bota dituzte beirazko botilak

 

eta nik apartatu dizkizut oi Dante

zuk pentsatu gabe egiten duzu berezkoa daukazu

nik egon behar dut buruari eman eta eman

poema puta bat idazteko.