Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
BATETIK BESTERA GOGOA
“Hemendik doa gurdibidea Zeberiora”
esan zidan “hemendik” begiekin
eta nik ezin ezer ikusi,
kamamila itsaso bat.
Berak ostera Maurizia ikusi bide zuen
bere gomutamenean
mutil lagun Karakolengana zihoala, edanez
jada desagertutako iturrietatik
zoratu zintezke, benetan zoratu,
hainbeste kamamilarekin.
Ez dakit zer gertatzen den beste munduetan esan nion
“ixo” esan zidan atzamarra jarri zidan ezpainetan
“entzuten txakurren izpirituen zaunkak,
entzuten sugegorri indibidualisten solasa?”.
Argia itsugarria zen, hego polotik ipar poloraino,
Artizarra geldi Virgon
“hemendik doa Esne Bidea Zeberiora”
esan zidan nik uste
eta gerokoago batean
banindoan bakarrik Larragoitirantz
formarik ez neukan nik, modeloak ziren denak:
astalarrosak, basa azenarioak, txori gereziak…
“Hemendik doa Zetaren Bidea Zeberiora”
eta Errosa etxe portalean, Mari etxe portalean,
nire ahizpa hilak, putzu itzal-itzaletako igel gorriak
karistiar emakume behin desagertuak eta orain
leku guztietan daudenak.