Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
PATUA ZER DA HORI
Hartu dugun bide bakoitzeko bereizi gara bidetik.
Kaneari iritzi genion hutsal eta goibel.
Hiru-lau aldiz sartu ginen bertako terraza ozenetara
eta ikusi gero han elizak herriko muinoetan
erdi bizantziarrak, erdi veneziarrak.
Amorgosetik gentozen eztiari emanak luzaroan egonda
eta arean lehenago, Atenasen
Paris Economourekin jardun ginen.
Batak honi besteak hari eusten zion kartsuki
Patisiako auzunean oraindik zeresana
ematen duten gauzen gainean.
Helenitatea, euskaltasuna, lilura.
Esaten dute naturari argi badario
eta jendea arrosak bezain gazte
fruta-arbola xumepean olgetan badabil
iritsi zarela, Nikorin zaudela.
Baina guk azkenean Kaneara jo
zinikoek hartua zuten Anphora hotelaren ardura.
Sardexkak, ganibetak, txinatarren zotzak
eta ikusi gero han, mendietatik behera
Kretako benetako ibarrak.
Ahotik bota nahian egon zinen luzaz
Kaneari iritzi genion latz eta urrun.
Gure logelari ez. Gure logelari ez.
Ostera datorkit han ezagutua orain daukan formarekin
zure orduko gorputz maitea.