Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ISLAMAREN GEOMETRIA, LOREAK ZELAIAN

 

Saiak hasi zaizkit uzkitik guztiz jaten

beraiek ere hiltzen ari larre antzuan.

 

Hitzez hitz desagertuz doa poema hau

opari eman nahi nion anaiari abesti baterako:

jar ziezaion bihotz bat suharra berriro.

 

Hemen gure nagusitasunaren munduak

gure garaipenen lantzak

hemen gure gorputza

dena geratzen zaiona ongi.

 

Patu hau eta elkar topatu izana bizitzaren bidaian,

lagunak izan ginen arrastirian, maitaleak gauera orduko,

ametsetan sortzen da material bat

harria bezala

filosofoen harria bezala sartzen zaiguna haragian.