Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

SEXUA

 

Beraiek sortzen didate antsia

eta beraiek kendu

beraiek dira zauri

eta ukendu

 

teknikariak Bizkaiko dekretu bat

horrela idazten du.

 

Beti da gauza bera,

nola jaitsi da zelaira

hegabera

 

txikerrari bularra ematen

diozunean,

zure ilea

eta begiak, eta oraindik zure azala

 

bularra ematen diozunean bezala

urrundu

egiten zara.

 

Eta biok zarete nire maitasunaren

gauza urrun bat ze, beteta zaudetenean,

edaten dizkizunean ahoko hortzak

eta hezurren bertsio bat

 

era horretan asetzen zaituenean Apolok

 

muxu ematen didazu

muxurik eman ez diezazudan, Artemisa,

 

badakit ezin joan naitekeela

contra natura.