Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

MADRILEN HILKO DUTE

 

Inork ez zekien zertan zebilen

inork ez zekien zertan zebilen

kamioi bat hartu zuela anaiarekin besterik ez

kamioi bat hartu zuela

eta bere aho zarratutik ez zen sartu egundo eulirik

bere aho zarratutik ez zen sartu eulirik

 

behin herriko festetan batek ezin zuela autoa ireki

ezin zuela autoa ireki

eta ezin zuela autoa ireki

jaiki zen ireki zuen kakoarekin edo

ri-ra ireki zuen kakoarekin edo

 

eta eseri zen berriro terrazan isilik

eseri zen berriro isilik

alde orotatik zirtzila eta arropa urratua zeriola

zirtzila eta arropa urratua zeriola

 

barku bat bezala izurdeen artetik igarotzen

barku bat bezala izurdeen artetik

eta biek elkar ziruditen

argazkietako Joxe Arregik eta berak

argazkietako Joxe Arregik

eta Joxe Arregik berak.