Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

HEGAN ZEKIEN GORPUA

 

Mozolo hura erori zenean lurrera

odolusturik ailegatu zenean

gure etxera, haragi puska gordin hura

eman genionean, begira geratu

zitzaigunean bere begien anbararen atzetik

gabon esan genionean eta

hurrengo goizean hilda

aurkitu genuenean

ehortzi genuenean bizitzan zorte txarra izan duen

ahaide zahar zarpail baten antzera