Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

JURURU, HOLGUIN, KUBA

 

Jururun orain arratsaldea seietaratzen ariko da

hemen jada ilun Jururun ostera eguzkia

esate bat da baina, hegazkin distiratsuek beti

zakartzate zu.

 

Izan al ginen benetan Jururun, Holguinen, Kuban

izan al ginen azukre-errotan ala elurra zen

Urrutia-Capeauren koadro begi-liluratzaile hura?

 

“Non dago Lazaro?”, galdetu ziguten.

“Urkatu egin du burua”.

“Eta Reynaldo non da?”,

“Urkatu egin du burua”.

 

Horrela askatzen dira Jururun katez beteak

eta oparotasunean lurperatzen dituzte bakarrik

eta itzultzen dira denak batera lore,

palmondo jori, kolibri.