Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

BIZITZAREN LEGEA

 

Gure maitasuna txarto zebilen

baina ez genekien zelan

geldiarazi.

 

Gauari itxaroten genion

orduan bukatzen zirelako

ametsak.

 

Ilargiak guri ere argi.

Izterretan

zure petaloak.

 

Eta udak sartu ziren

udaberrietan

eta jolastu ginen lorez betetako

putzuetan eta han urrunean

mundu mistikoan

berriro jolastu ginen

lorez betetako putzuetan.

 

Orain gure alabak lo daude

posible egin zituen

inozentzia haren antzera

 

gure alabak lo daude.

Euren hanka biluzak ohetik zintzilik

—Magali bera ere

neska handia hazten ari da—.

 

Ze deabru, Magali,

zu ere bai?