Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
HAZIA DESERTUAN
Hemen nago bete ezinik hainbeste igerileku
hemen nago Alderdiak noiz irabazi
amestutako portuetako lurruna, arraina ur lohietan,
zure titi zuriak ukitu orduko deformatzen zaizkit.
Eta ametsa errepikatzen da hainbeste non bizitza den
gauetako lo-galtzea, eta oraingo hau ezer ez da,
hain da berdea, sarria eta euritsua
tigrearen urtaroa.
Tigrearen urtaroa.
Argaltzen ari naiz, ez tigrea bezala
baizik eta txakurra bezala.
Eta zoriontsu naiz.
Ematen du ez dudala merezi baina ederki kostatu zait
nire hariak askatzea, garretan zegoen hiritik irtetea
bakean daroa errekak haurren haurtzaroa
gure eskeletoen distira itsasoko uretara orain.
Pentsa ezazu une batez: ez genukeen bidaia hau egingo
ez bagenu auto hartan larrua jo
umeek ez zuketen Erromara joateko ilusioa edukiko.