Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

MUROMEKO HIRITIK DOINURAKO

 

Nik uste dut Stalin maite dutela

ezarian, Stalin madarikatzen duten horiek

 

gertatzen gara Aberri Guda Handirako

suzko loreak zanpatzeko amaigabeko zelaian.

 

Zerbait idazten dut kriptikoa

Muromeko hiritik doinurako

baina silabek ez didate ematen, laztana,

 

ze leku gogoratuko ote zaie

Sobiet Batasuna desagertzen bada?

 

Leitutako errekatxoen soinua aditzen dut eta pentsatu

izango al naiz martirien ama?