Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

IGORREKO MISTERIOA

 

Zenbat urte izango genituen

mila, hamasei?

Zeru hori bat sutan,

gauaren sokak?

Amaigabeko udaldi laburrak ziren-eta

beharbada bai.

 

Itzuli naiz bide haietara

deika ibili naiz non zauden

galduta egon zarena orain arte.

 

Oroitzapen baten antzera, euliz beterik,

non zaude,

utziko al dit etorkizunak berriro ukitzen

zure bular berde ilunok,

hitz egiten eta hitz bat esan orduko

ahazten heriotzaren kea bezala

zenbat urte geroago datorkit berriro hau

oroimenera

mila, hamasei?