Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ALDAKETARIK GABE,
DESBIDERATZERIK GABE

 

Herrira nator atzera

ohartu naiz asko joanak izango direla

ikusten nituenak

Bihurra, Errementariko Juliana esaten ziotena,

Murgako Zoroa.

 

Non ote dira

kimioa hartzen zuten haiek

non

berrogeialdietakoak.

 

Herrira nator atzera eta baserri atarietan

belarra luze dago, madariak lurrean daude,

igual basoetan sasitzak

fruituz enpagugarri.

 

mi wo akikaze mo

hito tanome nari*

 

Haize hau biratuko da

eta joko du iparretik

eroriko da elur gero eta

arrotzago hori, erdi horixka

 

eta gero gandua, eta horrela da oraindik

nire ametsetan

 

baina

 

nola ez zen, bada, dena aldatuko?

 

 

 

* Udagoieneko haizeak pertsona aldakorraren

desamodioaren zaporea dauka.