Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

SUKAR AMETSA

 

Beranduegi marrubietarako

goizegi oraindik pikuetarako

zuhaitzak ikusi ditut sutan eta atzean

zerua izarratua, eta bihotzeko ezkutuetan

zu eta umeak.

 

Esango dute ehiztariek:

maite dute ama, orain

titia hartzen ari dira.

 

Itsasoak bere gatza

lurrak bere birak,

abesti guztiak

bat dira gaur.

 

Ez daukate sekreturik gizakiek niretzat.

Idazten dituzten agirietan izan daiteke uda,

izan daiteke negua,

baina zure gorputzean, maitea,

dena amaitzen da eraztun eta eraztun

infinituetan.