Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

MUNSTROAK

 

Hodiak asmatu nituen beldurrentzat

altuerak jarri nizkien nire zeruei.

Irudipena daukat bidaiatu dudala itzultzeko hara,

Palermora,

itsasontzien bideetatik

zuk piztu duzun laberaino.

 

Erasoari ekin diote mongoliarrek, goiza lehertuko da.

Txoriak ere erortzen dira zerraldo basoan aizu,

ordu batzuen buruan janda daude:

zelan kantatu dute, ondo kantatu dute?

 

Eta nik ahalko banu idatzi ezetz diotenek bezala

bakea eta guda izango nituzke

edukiko zintuzket lurrean zein ametsetan

etengabe gatazka.

 

Doazela gauzak

beren gisara.

 

Ezerk ez du garrantzirik.