Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
ELURRA SAN ANSELMON
Justu gabon aurretxoan
iruditu zitzaidan Leungane lainopean,
baina ez zen Leungane,
ospitalean geunden eta lobatxoa jaio berri zen.
Arbolen argia txarteletako dirua suzko gurdiak
dena zen ezdeus
denok utziko ditugu noizbait
haitzuloetako pinturak erdikinean
etorri berriek buka ditzaten.
Nire artean nioen
lehenago guretzat tontor zuriak zirenak
gero ezer ez inorentzat.
Orain etorri zait. Zapore mikatz hau da
hil zaizkidanengatik, orain etorri zait.
Odola atera zitzaion txizan
eta aurpegia zeukan erdi errea,
lobbista izan naiz, ama izan naiz
errepikatzen zuen, ama izan naiz,
eta masajeak ematen zizkidan justu tripa azpitxoan
eta kendu zionean haizeak
kimioterapiaren kamuflajea
musu eman nion eta zabaldu zuen hazi bat kirastuna
zeinetik ez zen ezer erne
eroan egin zuten loreek, loreek, begira, badoa
hiru haur eta alargun mirarizko bat utzi ditu.