Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

DE INVENTIONE

 

Gau osoa gidatzen kamioilariari

begiak ixten ari zaizkio.

Ez eman musu emakume horri zuk ere

 

arriskutsua da.

Txinpartaka dabiltza arrainak

Bermuda uharteen inguruan

eta zu, beldurti eta neurritsua izan arren

bere ezpain gris perfektuei begira

 

hondoratuko zara.

Ardoa zangoen artetik

handik edango dute lorategiko

gonbidatuek, denak hilda eta soilik zuok biok

bizirik eta

 

Dylan Thomas.

Maitasun hori izango da asmatua

alkondara kendu eta usainduko diozu papar bat

garbia, buru bat

kirruz betea, zein ederra den

 

marmola, bidali zintuzten

lurrera guri inbidia ematera, madarikatua,

umeak izan ditzagun, madarikatua.