Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
Aurkibidea
FRONTOIAK
Arrankaria ibaian, txoria zeruan
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
EZ DA AMORANTERIK
Ez da amoranterik, laztana,
beste munduan, eta maitasuna hemengo hau da,
bizirik gaudenona, ez krematoriokoa, hark daukan
kebide ezkututik gora biok batera nola
igoko gara ba.
Fittsek itzuli zuen, Antologia Palatinoan dator:
Ez da amoranterik, laztana,
beste munduan eta abar eta abar.
Nik hartu eta nahastu egin ditut apur bat hitzak
gure urteurren honetarako
parametroak berridatzi, gurutzatu, Poundek bezala.
Har nezake bestela Li Po, eta aldatu:
Uhaitzaren arroiletan behera bazatoz,
Aldez aurretik, arren, abisatu,
Ni bidera irtengo natzaizu
Haraino Kakoetaraino.