Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

NOLA EZ ITZULI

 

Arrosa batzuk moztu nituen

eta ez ziren ihartzen ez ziren ihartzen

berriro biziko al dira nire lagunak

loreen ipuinetan txanponen ipuinetan

udako ipuin amaigabeetan.

 

Berriro laugarrenez dago haurdun

berriro laugarrenez nire neska

duela ehun urte burua jarri nion sabel gainean

uraren ertza zenean zeruaren ertza

 

Mumia Abu-Jamalen diosala interneten:

espetxeetako naziotik ni naiz Mumia Abu-Jamal.

 

Atsegin dut mintza dakigun ze

gogorarazten dit justu gaur dela

bidearen eta borrokaren kontinuuma, laztana,

 

bide horrek daroala bide itsu batera

han jaiotzen dela ibai bat

mila ibairen isurkide, mila ibairen isurkidea.