Aurkibidea
FRONTOIAK
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
Aurkibidea
FRONTOIAK
EL NAIXEMENT DEL CATALÀ ESCRIT
MINXORIAK
ZELOFANA ETA EZTIA
Aldaketarik gabe, desbideratzerik gabe
Islamaren geometria, loreak zelaian
LUZE, MEHE TA BISTOSUE
Berrogei urte bete orduko zekien berezko edertasunaz
ARRANKARIA IBAIAN, TXORIA ZERUAN
Arrankaria ibaian
txoria zeruan,
hitz asko gabe nabil.
Autobusen isla uretan
eguzkia laino gorrietan,
bizitza dakusat, sua,
tantakadetan.
Eta begietako gatzaren kristalak eta
nire sei urteko alabaren ileak,
ez dutenak oraindik ezagutu
deslilura.
Mundua bi aldetara dabil, hain eskuzabal orain
gero zeharo maskalduko diren loreekin.
Mila bederatziehun eta hirurogeita
zazpian jaio nintzen.
Hasieran dena igaro zen astiro
itzal baten itzala.
Neskak ezagutu genituen, mutilak ezagutu genituen.
Ilargia jarri zen udan bezala, jo zuen seguruenik
gure plastikozko azalean, eta pausatu hemen.
Aspaldian erreparatu gabe nengoen naturaren diseinuei.