Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

OIKOS

 

Sugeak hil ez eta bakean uzten zituen mutila

—Bargondiakoa, Neberakoa?—

soldadu eroan zuten, urrun.

 

Ametsetan egiten zuen kaskailuakaz

arrankarien zuloakaz.

 

Hotzaren hotzez, behin, udamin.

 

Zer ariko ote ziren neba-arrebak,

abarrak pizten?

 

Soldadu eroan zuten eta

soldadu zegoela

Gabon eguna heldu zenean

ai etsean banengo esaten zuen berak,

ai etsean banengo.