Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

INGELESETIK BUELTAN

 

Honela dago mundua

hostorik gabe adarrak

urik gabe ibaiadarrak.

Zu gabe nago ni, leihotik begira.

 

Gauean etorriko zara

eta ez gara banatuko

goizera arte, beldur naiz

eta ez dakit zeren horrela dago mundua,

zubitik dator norbait, iruditzen zait zu zarela,

 

badator beste norbait, pentsatu dut zu izan zintezkeela.