Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

INPLIZITUA

 

Umea ikusikeran aurpegitxo zuri horrekin

egon zitekeen bezala orri hau

ez banu

gai honi buruz ezer idatzi.

 

Ez didanean musurik ematen

ez zaizkidanean bere eskuak samara iristen

homeopatak dio:

“Ume hau txitxarez beterik dago”.

 

Tristezia ateratzen zaionean

izpi ultramoreekin

zer egin dezaket nik

itzuli baino

nire ispilua?

 

“Ez nekien

hain txarto zeundenik” esaten diot halakoetan

edo esaten diot: “Ikusten dut, bai,

desilusioa hartu duzula”.

 

Besterik ezin dut egin.

Eta hasten da orduan apurka-apurka bere gauzak esaten

ezpain arrosa, lehertuekin.