Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
Biografia
Agus Perez (Bilbo, 1954)
DBHko irakaslea lanbidez eta bokazioz, orain urte batzuk hartu zuen erretiroa arlo horretan. Urte luzez parte hartu du hezkuntza-proiektu nabarmen batzuetan: Sukarrietako Hezkuntza-Saiakuntzarako Zentroan eta Ezagutu Barakaldo proiektuan, besteak beste. Sukarrieta izeneko ikerketa taldearen parte izan da. Kolektibo horrek zenbait liburu eta ponentzia plazaratu ditu arlo hauetan: Ikasleen aurretiazko ideiak, Ebaluazio hezitzailea eta Ingurumen-hezkuntza.
EIZIEko kide da (Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea). Bere itzulpen arloak irakaskuntza, teknologiak, ingurumen-gaiak eta arte eszenikoak dira. Esandako arloetan liburu eta material askoren egile-kide, zuzentzaile edota itzultzailea izan da.
Kritikari jardun du arte eszenikoetan azken hogeita hamar urteotan (Euskaldunon Egunkaria, Egunero eta Berria egunkariak, Hika aldizkaria, Bilbo Hiria eta Radio Euskadi irratiak…), eta artikuluak eta elkarrizketak publikatu ditu hezkuntza, itzulpengintza eta arte eszenikoen aldizkari espezializatuetan nahiz orokorragoetan (Emakunde, Eskola, Cuadernos de Pedagogía, Arbela, Senez, Primer acto, Erlea…).