Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MADDI SUSAETAK

ANA YOLDI ETA LWAZI NDUBILEREN ALABA UNANARE-RI EMANDAKO ONGIETORRIA

        ( c+k=a' )

 

                      Manex eta Intza Insaustirendako,

                      Joanes eta Gari Satrustegirendako,

                      eta Hasier Aldazendako.

 

Bizitza, maitea, borondate ariketa da,

bat etortze guztietara agertzen saiatu,

egiazko gezurraren estrategia sakelan,

ezin eta nahi, neke eta, hala ere, ahalegin.

Gogoratu: tokatuko zaizu negar egitea

baina baita ere barre egitea.

 

Bizitzan, maitea, aurkako errekurtsoak badira,

aditz ilunak nola argi hariak goiztirietan,

inoiz ez da guztiz eta inoiz ez da ezer ez,

heldu etorri ahala eta bizi ezazu.

Gogoratu: tokatuko zaizu negar egitea

eta, aldi berean, barre egitea.

 

Bizitzarekin, maitea, tratu nabarra egin,

amarruaren trikimailu guztiak erabili,

bihur zaizkizun egunak aldarte abarotsu,

egin dezazula bizitzaz bat-bateko bizimodu.

Gogoratu: tokatuko zaizu negar egitea

eta, halabeharrez, barre egitea.

 

Bizitzak, maitea, distira alegrantziak baditu,

denborak dakarzkigun fruitu gozoen gisako,

gutxi irauten dute, dastatzen enplega itzazu,

izan eder, izan gogotsu, izan zoriontsu.

Gogoratu: tokatuko zaizu barre egitea

eta, hala ere, negar egitea.

 

Gogoratu: tokatuko zaizu negar egitea.

Eta bizitzak atzaparrekin heltzerakoan

ez dezazula sagaratu zergatiez mina,

sufrimendua da, hemen egotearen patua.

Ongi etorri, Unanare, goizalbaren alaba.

Baina baita ere barre egitea.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus