Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

CAPONE TXAKURRAK

ZAUNKA ESANA, LIHN POETA

TXILETARRAREN POEMA BAT

ENTZUN ONDOREN

        ( z, a )

 

Bi lurralde sortu dituzte: Da lurraldea eta Balitz lurraldea.

Gaztaroan lurralde bakarra egin nahi dute bi lurraldeez,

Historia bakarra idatzi nahi dute ñabardura epikoz.

Balitz lurraldeko iraultza programatiko guztiak esportatuko dituzte Dara,

bandera berriak sortu, errebelioa ezarriko dute lege.

Bolada batez bietako hiritar uste dituzte beren buruak.

Eta badirudi bi pasaportez ibiltze hura behin-behinekoa zaiela,

noizbait ere iritsiko dela Batze-Agiri eguna.

Baina ez da iristen, eta urteek aurrera ahala

zaildu egiten dira harreman diplomatikoak.

Hor hasiko dira mugei buruzko gorabeherak,

Historiaren bertsioari buruzko ika-mikak,

eta benetakotasunari buruzko guda lehertuko da.

 

Dan direla Balitzko bizi puskak ageri zaizkie,

Balitz lurraldean daudela Dan lurperatu zituzten hilotzak.

Sentimendu estraperloan dabiltza gauez.

Arrazoigintzan egunez.

Oraindik ere bietako hiritar uste dituzte beren buruak

eta saiatu egiten gara bitartekaritzan.

 

Baina zergatik zaie horren zaila bakea sinatzea?

Zergatik dute izan-afan suntsitzaile hori?

Inongabeko errefuxiatu, noiztik dira?

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus