Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANJELINES BERASATEGIK

HAUTSONTZIARI,

GIZAKIOI EZINEAN

        ( b )

 

Bihotz jelatuko zure materia

mirakulu mahaiaren ortzimugan,

dudan ikusi-ez ikusi,

horren zara kristalezko.

 

Lo diraute errai ia zilarrezkotan

hainbeste amets herdoil,

heroi etoi, gau-urrats,

zigarreta erreen hondakin hilotz,

zeinak izan ziren noizbait

amets itzal iheserako

hegal.

Gaur dira, soilik

iraganaren hausterre

nire kristalezko erraietan.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus